En todo el centro
|
Educación formal
Tienen plan de coeducación
Sabino Arana etorbidea, Lequeitio, País Vasco 48280
Gaur egun ikastolan ezinbestekoa ikusten dugu gure ikasle diren neska eta mutilen arteko bizikidetza harreman giroa hobetzea. Berebiziko garrantzia dauka berdintasunean eta giza eskubideetan heztea, baina hori ez da posible emakumeen aurkako indarkeria ez bada prebenitzen.
Hori dela eta erabaki dugu Emakunderen Nahiko programa hezkidetzailea abian jartzea. Tutoretza saioetan erabiltzeko programa da Nahiko programa; hain zuzen, berdintasunez, errespetuz eta biolentzia gabe bizitzen ikasteko tutoretza programa, eta bi urtetako iraupena dauka. Pertsonak osoki garatzea dugu helburu, sexuaren araberako estereotipoak eta rolak kontuan hartu gabe.