Pedrosa de Valdeporresen jaioa, 1959an, Euskal Herrian feminismoaren erreferenteetako bat da Mari Luz Esteban EHUko Antropologia irakaslea. Basauriko Emakumeen Taldean eman zituen lehen urratsak feminismoan eta ordutik sakonean jorratu eta aztertu du arlo hau.
«Zaintzaren sentimentalizazioak kezkatzen nau. Kontzeptualki ere aldatu beharko litzateke, nik proposatzen dut elkar babesteaz hitz egitea eta ez hainbeste zaintzaz»