InteRek “Indarkeria matxisten prebentziorako Hezkidetza” topaketara gonbidatzen zaitu. Topaketa abenduaren 14an izango da, larunbata, Bilboko Azkuna Zentroa-La Alhondigako Bastida aretoan, goizeko 9.00etatik arratsaldeko 19.00etara. Hezkidetza da bizitza erdigunean jartzea, zaintzaren kultura sustatzea, elkarrekiko errespetuan, erantzunkidetasunean, berdintasunean, indarkeria matxisten prebentzioan eta genero-estereotipoak eta -aurreiritziak desagerraraztean oinarritutako balioak eta ereduak sustatzea. Oraingo honetan, hezkidetzaren munduan erreferenteak diren hainbat adituek parte hartuko dute: Marina Subirats Martori, Marina Mararroquí, Luixa Reizabal Arruabarrena, Beatriz Ugarte Maiztegi, Miguel Angel Arconada, Ibai Fresnedo edo, nazioarte mailan, Fidencia Rojas Penadillo, Peruko Manuela Ramos Mugimenduaren ordezkaria.
Halaber, hezkidetzarekin lotutako prozesu bana ezarrita duten bi ikastetxeren esperientzia izango dugu.
Amaitzeko, La Basu estatu mailan ezaguna den rapera feminista euskaldunak jarriko du musika, batez ere gizonezkoena den mundu honetan bidea ireki duelako, eta bere esperientziaren berri emango digu, ikastetxeetan rap eta hip hop hezkidetzako tailerrak ematen baititu. Virgina Imazen clownclusioekin amaituko dugu eguna, honek umore ukitua jarriko dio jardunaldiari. InteRedek antolatzen du, Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziaren eta Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntzarekin.
Irekita dago jardunaldi honetan izena emateko epea, irakasleei, administrazioetako teknikariei, euskal elkarteetako teknikariei, familiei, unibertsitateko edo ikastetxeetako ikasleei, emakumeen mugimenduei eta hezkidetzan interesa duten pertsonei zuzenduta. Izena emateko inprimakia bete behar duzu zure datuekin eta plaza bat gordeta izango duzu. Aldez aurretik abisatuta, kontziliazio-gela (haurtzaindegi-zerbitzua) eta edoskitze-gela dituzu. Hitzaldi guztiek aldi bereko itzulpena izango dute, euskara-gaztelania eta gaztelania-euskara.
Gonbidatuta zaude!
Azkar!
Lekua mugatua da.
Ez itxaron besteek kontatzera! Erreserbatu zure plaza, sarrera doan da, aldez aurreko izena ematea beharrezkoa da.
Izen-ematea HEMEN https://cutt.ly/3e2quDP