Gaur egungo hezkuntza sistema, kasu gehienetan, pertsonen zoriontasuna lortzetik urrun, naturaren krisia, zaintzen krisia, giza eskubideena eta modu desberdinean planetaren osotasunera kalte egiten duen garapen eredu bat mantentzera bideratua dago.
Hori dela eta, InteRedetik Zaintzen pedagogia proposatzen dugu, bizitza zentruan jartzen duen hezkidetza eredua, eta hau martxan jartzeko interesa duen pertsona guztientzat baliabideak eskura jartzen ditugu.

Zaintzen pedagogiarako haziak
Gaur egun… zer gertatzen da gaurko egunean?
Nori galdetzen diogun, era batera edo bestera erantzungo digu. Seguruenera, askok eta askok bat egin eta zer edo zer kezkagarria adieraziko dute. “Senperrenak ikusten ari garen honetan”. Egunotan, gutxieneko, zalantzaren noraez horretan gabiltza denok. Eta ondoeza ere sentipen nahiko hedatua da.
Nolakoak dira egun hauek zuretzat? Zer sumatzen duzu zure inguruan? Ondo ari al gara? Hezkuntza-ereduak funtzionatzen al du? Lanean ari zaren hori baliagarria al zaizu? Gazteak motibatuta eta ikasteko gogoz al daude? Axola al zaie zer gertatzen ari den munduan, edo zer gertatuko zaien etorkizuneko belaunaldiei? Munduan, zure herrialdean, auzoan, zure inguruan, jende gehiena zoriontsua al da?
Zer ez dabil ondo?
Horri buruz ariko gara hemen. Horri buruz eta horren gaineko gure ikuspegiari buruz. Une historiko zirraragarri honi buruz; izan ere, ezagutzen genuen hori (gure erreferentziazko paradigma) krisira eramaten ari da mundua, eta, aldi berean, ikusteko eta gauzak egiteko beste modu bat sortzen ari da, biziraungo badugu eta zoriontsuak izango bagara, beharrezkoa baita beste modu batera bizitzea. Ikasteko gauza berriak daudelako, eta nola bizi nahi dugun, hezkuntzak bide horretatik jo behar duela pentsatu behar dugulako.

Zaintzak ekofeminismotik, ekonomia feministatik eta bizitza onetik berpentsatzeko gonbidapenak
Ezer gutxirako balio du berdintasunezko errealitate bat eraikitzeak, desparekotasunik badela sinesten ez badugu. Errealitate kooperatiboago bat bilatzen dugu, baina ikastetxeetan banakako ezagutza-probak egiten jarraitzen dugu. Uste dugu jolaserako guneak garrantzitsuak direla, baina haurrak izkina batean baztertzen ditugu edo jolaserako denbora mugatzen dugu. Zerbaitek huts egiten du. Ez al zaizue iruditzen? Zer ari gara oker egiten? Zer unetan nahasi gara? Zerbait aldatu behar dela uste al duzue? Beste modu batera egin behar al ditugu gauzak? Edo ongi al dago dena?
Modulu honetan ekonomia feministatik, ekofeminismotik eta Bizitza Onetik proposamenak aurkituko dituzu, errealitatea ikusteko, aztertzeko eta eraldatzeko pistak eskainiko dizkizu, bizitza erdigunean jarri eta gizartea humanizatzeko.

Hezkuntza eraldatzailerako eta herritartasun globalerako metodologiak
Zaintzen pedagogiak nahi duenarekin koherenteak diren metodologiak bilatu behar ditu, irakasketa-ikasketa tradizionaletatik kanpo . Lehenik eta behin gauzak bizitzera laguntzen diguten metodologiak behar ditugu, sentitu eta ondoren teorizatu ahal izateko; jolasaren balio pedagogikoa berreskuratzen duen metodologia, topaketarena, afektuaren inpaktu terapeutikoarengatik apustua egiten duena. Ezinbestekoa da ziur egotea bizipen batek, esperientzia batek, mila hitz baino gehiago lortu ahal duela.
Hori dela eta, modulu honetan, hiru metodologia multzo aurkezten ditugu, bi proposamen metodologikoekin bakoitza:
- Metodologia ludikoak: jolas kooperatiboa eta ludopedagogia
- Metodologia artistikoak: teknika ludikoteatralak eta arteterapia
- Metodologia esperientzialak: Eskubideen ikuspuntuarekin Ikasketa-Zerbitzua eta Begirada globalarekin Ikasketa Zerbitzu Proiektu eraldatzaileak