ABENDUAREN 12AN Hika Ateneo ESPAZIOAN “HAITÍ, OTRA MIRADA ES POSIBLE” ARGAZKI ERAKUSKETAREN AURKEZPENA EGINGO DUGU!
Erakusketan aurkeztuko ditugun argazkiak “Haití: Ikastetxea altxatu, itxaropena zaharberritzeko” proiektukoak dira. Proiektu hau 2010.urtean hasi zen Dominikar Errepublika Instituzio Teresiarrak, lurrikararen ondoren, Haitiko herriko babesaren aldeko ekintza batzuk bereganatu zituztenean.
Landutako lanak hauek dira:
– Irakasleentzako ikastaro eta tailerrak
– Ekintza sozio-kulturak eta artistikoak haurrekin eta gazteekin. Hala nola, musika, pintura, dantza eta antzerkia.
-Haitiko ikastetxetako berreraikitze lanak
-Ikastetxetako altzariak eta ikastetxeko materialen ematea.
Zuzeneko onuradunak , 2011 urtean soilik, 300 irakasle, 400 neskato eta mutiko eta 200 familia , 2012 urtean berreraikitze lanekin biderkatu egin zen.
Errealitate bihurtutako proiektua da hau.
“Haití, otra mirada es posible”-ko irudiak 2012 urteko udan atera zituenFernando Mármol Hueso InteRed GGKEko bolondresak, Dosmonde, Ti Laurier eta Savanlong, Wanament (Haití) gune nekazaletan.
Proiektuko pertsonen aurpegiak aurkeztuko ditugu: Jak, Fefé, Marie, Herby, Michelet, Papiyon, Bègòm, Rolanda, Edeline… ikasleak, irakasleak, familiarrak, bizilagunak, elkarlanean ari garen komunitateak, bi ikastetxeen berreraikitze lanetan elkarbizitzen eta elkar lanean egondakoak, beraien komunitateko kide bezala hartuak eta egunerokotasunean parte hartze bertako paisaiez gozatzen, bere kolore, argi eta pertsonez txundituta.
Hauekin batera herrialde honetako errealitatea erakutsi nahi dugu, gureInteRed Ong -ko bolondresen begietatik ezagutu dezazuen, bertara gerturatu gaitezen elkartasunetik eta ilusioz: gizarte eraldaketa lortu ahal izateko akzio pertsonaletik abiatuta.
Gerturatze hauek ezagupenen eta herrien arteko esperientzien hartu-emanean itzuli daitezeela.
Egin dezagun sare bat!