Metodologia ludikoak bizitzaren zaintzarako
2017-2018 ikasurtean zehar InteRed eta Bizkaiko Urtxintxa Eskolaren eskutik “Metodología ludikoak bizitzaren zaintzarako” ikastaro formazioa burutu zen, Donostia eta Bilbon.
Ikastaro hau Zaintzak Biziz, Errealitatea Eraldatu kanpainatik sortua da. Formakuntza honetan elkarrekin arnastu, jolastu, hausnartu eta ekingo diogu bizitza jasangarri bateruntz. Gaur egungo gizartean eta Zaintzen inguruan egingo dugu erreflexio eta egungo bidegabeko sistema honi aurre egiteko metodologia ludikoak ezagutu genituen.
Hauek bizi, sentitu eta bereganatzea izan da ikastaro honen helburu nagusia. Erreminta ludiko hauetatik abiatuta ekin diogu bizitza duin eta zaindu bat lortzeari.
Gai desberdinak landu ziren:
- Bizitzaren jasangarritasuna eta zaintzen etika
- Jolas kooperatiboak
- Arteterapia metodologia
- Aniztasun funtzionala eta inklusioa
- Haur eta gazteen parte-hartze sustapena
- Mobilizazioa
- Metodologia ludiko teatrala
- Ludopedagogia
Ikastaro amaieran bi kale ekintza burutu ziren. Hemen duzue prozesuaren emaitza: