Bolibiako Gregoria Apaza, emakumearen promozio zentrua, 1781.urteko altxamendu indigenean protagonismo handia izan zuen emakumearen omenez du izen hau. Instituzio feminista hau demokrazioaren alde lan egin nahi zuten emakume talde batengatik sortua izan zen 1983.urtean. Misio printzipala emakumeen eskubideen erabileraren prozesuetan jarraipena egitea da.
Elkarte honek hainbat jardute lerrotan egiten du lan: enplegurako kapazitazioa, enpresa aholkularitza eta biolentziarik gabeko bizitza baterako prebentzioa.
InteRed Euskal Herritik instituzio honek biolentzia matxisten prebentziorako nerabeekin burutzen duen lana azpimarratu nahi dugu. Gazteekin lan egitearen helburu nagusiena: nerabezaro liderrak kapazitatzea, informazioa, kapazitazioa eta baliabideak eskainiz, biolentziarik gabeko bizitza bat bizitzeko eskubidea defendatu eta sustatzeko. Baita ere lan egiten duten eremuetan eskubide sexual eta erreproduktiboak aldarrikatzea.