Esku artean daukazun argitalpen honetan, iraultzaileak diren 24 zaintza esperientzia aurkezten dizkizugu. Guztiek -bakoitzak bere esparruan eta bere erara- pertsonen eta planetaren bizitza lehenetsi eta berau zaintzeko ardura hartu dute. Eta hori al da iraultza? galdetuko diguzu. Ba bai, horixe berori eta besterik ez.
Izan ere, InteRed-en, aktibismo modu honi “Zaintzen Iraultza” esaten baitiogu1. Ez da jendez beteriko iraultza bat, ezta bat-batekoa ere eta ez da albistea komunikabide nagusietan. Eta, hala ere, Iraultza esaten diogu, gure gaur egungo gizarteetan nagusiak diren pentsamolde eta jokabide nagusiak erabat eraldatzen baititu.
Zehazkiago, aurkezten dizkizugun esperientzia guztiek ondorengo aktibismo moduak partekatzen dituzte: