Azken urteotan, bizitzaren zaintzak InteRed-en hezkuntza eta sentsibilizazio lanaren ildo nagusietako bat bilakatu dira. Hauek ikusarazi eta baloratzea ezinbestekoa deritzogu, gehienetan merkatua eta dirua hobesten dituen gizarte kapitalista heteropatriarkal global honetan. “Zaintzen Iraultza” esaten diogu pertsonen eta planetaren bizitza lehenetsi eta berau zaintzeko ardura hartzen duen aktibismo modu orori.
Ildo honetan, InteRed Euskal Herriak Zaintzen Iraultzaren Astea antolatu du martxorako, ondorengo ekintzekin:
MARTXOAK 21. LABORATEGIA: ANTZERKI ERALDATZAILEA. DONOSTIA
MARTXOAK 26. TOPAKETA: ZAINTZAK ETA HERRITARTASUN GLOBALA. BIZITZARI EUSTEKO ESPERIENTZIAK. BILBO
MARTXOAK 30. AZOKA: ZAINTZEN AZOKA. ERRENTERIA
-
Martxoak 26 ko topaketan parte hartzeko izen ematea beharrezkoa da, dohakoa izango da : IZEN EMATEA HEMEN