Ikasturte berrian sartuak gara jada, motxilak ilusioz eta gauza berriak ikasteko gogoekin beteak. InteRed Euskal Herriko kideak ere bueltan gaude dagoeneko, gogotsu lanean jarraitzeko. Zaintza eta bizitza erdigunean jartzen duen pedagogia baten alde lanean, hezkuntza formal eta ez formaleko protagonistekin batera. Asko dira Zaintzen Pedagogiaren harira jorratutako gaiak eta hausnartutako aspektuak. Eraikuntza kolektiboaren emaitza izan den Marko Teorikoa, Euskal Herriko eta Latinoamerikako hezkuntza esperientzietatik sortutako Dokumentalak, burututako jardunaldi, ikastaro presentziala eta onlinea. Ildo honetatik jarraituko dugu ikastaro honetan zehar, zaintzak oinarri dituen bortizkeria matxistaren prebentzioaren alde HEZKIDETZA medio izango dugularik.
Zer da HEZKIDETZA?
“Hezkuntza sexistarekin amaitzea helburu duen hezkuntza ekintza, genero desberdintasunak eta genero hierarkiak ezabatuz”. Ana Sánchez Bello eta Ana Iglesias Galdo, 2008.
Bortizkeria matxisten prebentziorako lanean ezinbesteko da genero rolak, generoari lotutako estereotipoak, identitate sexualak, identitate femenino eta maskulinoaren eraikuntzak, maitasun erromantikoa, eta edertasunaren mitoaren gaiak jorratzea , besteak beste.
- Kasu honetan, identitaxe sexualak azaltzen duen bido honekin datorkizuegu, ea zer iruditzen zaizuen: