Mexikoko Victoria Diez Giza Eskubideen Aldeko Zentrua, “Mujeres libres en apuros, en lugares seguros” izeneko proiektua aurrera ari dira eramaten. Proiektu hau Guanajato komunitatean garatzen da, eta bertan bizi diren emakumeekin egiten dute lan.
Kaleko sexu erasoa, komunitate hontako emakume gehiengoak jasaten duena, Giza Eskubideen Zentruak burututako informe baten arabera, 10 emakumetik 8 ez dira seguru sentitzen bizi diren eremuan. Angeles Enriquez, Victoria Diezen koordinatzailearen hitzetan, ” Beldurrarekin bizitzea emakumeen bizitza mugatu eta espazio publikoaz gozatzeko aukera edukitzea murrizten du”. Dosi txikietako biolentzia honek, emakumeak bizitza duin eta libre bat edukitzea oztopatzen du.